Egina. Done. Bukatu dut Renon egin beharrekoa. Azaroaren
24an egin nuen defentsa. Tesiaren izenburua: The End of ETA (2007-2011): Narratives from the Media and from the
Actors. Zuzendariak: Joseba
Zulaika eta Txema Ramirez de la Piscina. Bulegoa husten (eta uzten) ari naiz
oraintxe bertan. Sei egun barru, abenduaren 16an, Zarauzko malekoian izango
naiz atzera, ‘Ph.D. in Basque Studies’ titulua besapean dudala.
Lan pixka bat gelditzen zait oraindik, ordea. Batetik,
tesirako bildutako materialarekin euskarazko kronika liburua idazteko asmoa
dut. Loiolako Hegien
jarraipena edo. Hasita nago, baina hasita bakarrik. Bestetik, tesia (ingelesez
idatzia) liburu bihurtu nahi nuke; lan handi samarra egin behar dut oraindik neronek,
eta lan handia geldituko zaio, ondoren, editore-zuzentzaileari.