Ikasleei jarri diedan hiru bideotako bat (Renora etorri bezperakoa, hain zuzen).
Lehendik ere izana naiz Nevadan, baina 2014ko hau izango dut azken egonaldi luzea. Idaztekotan motzean idazteko asmoa dudalako aukeratu dut izenburu hau. Testu luzerik topatuz gero, eskatu erreklamazio orria.
2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna
ETA, koadrila eta azentu frantsesa
Irakasle lanak egin ditut gaur. Ending ETA izenburuko hitzaldia eman diet Basque Culture ikasgaia aukeratu duten ikasleei. ETAren eta bake prozesuen historia laburra azaldu ondoren, azkenaldiko gertaerak azaltzen saiatu naiz, ikasle amerikarrek ulertzeko moduan. Ia ordubete. Arretaz jarraitu dutela iruditu zait. Baina asuntoa interesgarriagoa egin zaie, azken hamar minutuetan, Sandy iraskasleak nire herriaz, giroaz, eta, bereziki, koadrilaz galdetu didanean. Haur eskolan elkar ezagututako adiskideok oraindik ostegunero soziedadean afaria egiten dugula azaldu diedanean National Geographic-ekoei deitzekotan egon direla uste dut. Behin bukatuta, bi ikasle hurbildu zaizkit. Bata, arbaso euskaldunak dituela azaltzeko, Onaindiatarrak, Muxikan. Bestea, zer hizkuntza hitz egiten ditudan galdetzeko, eta ingelesez hitz egitean azentu frantsesa daukadala esateko.
Ikasleei jarri diedan hiru bideotako bat (Renora etorri bezperakoa, hain zuzen).
Ikasleei jarri diedan hiru bideotako bat (Renora etorri bezperakoa, hain zuzen).
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Azentu frantsesa? Hi ere konturatuko hintzen hori hire ingeles kaxkarrari esateko eufemismoa dela :-)
ErantzunEzabatuBaina kaxkarra edo ona, hitzaldiak ingelesez eman eta gainera arretaz jaraitu baditek, ez habil gaixki.
Hire ostegunetako lagunek hartuko ditek hurrengo ostegunean trago bat hire omenez.