2014(e)ko martxoaren 26(a), asteazkena

Greg Lemonden arrastoan

Washoe lakuari buelta osoa eman genion lehengoan Joseba A. tropelkideak eta biok. Argazkian ikus dezakezuen bezala, laino guztien azpitik ez ezik sasi guztien azpitik ere ibili behar izan genuen, baina bukatu genuen ibilbidea. Greg Lemond-ek bere aurreneko pedalkadak emandako lurraldeak dira hauek. Kalifornian jaioa, baina Washoe Cityn hazia da txirrindulari ohia. Txirrindulari asko gurutzatu genituen larunbatean, baina nago haietako inor ez zela Tourreko txapelduna. Denak gu baino mantsoago zihoazen.

 

2 iruzkin:

  1. Zuek baino mantsoago joateko benetan mantso ibili behar dute paraje horretakoek...

    ErantzunEzabatu
  2. Ordenagailu aurrean nagoela ere, nire globulo gorriek multiplikatzen jarraitzen ditek, Joxeba.

    ErantzunEzabatu