2014(e)ko martxoaren 12(a), asteazkena

Painted Hills-eko sugeak

Painted Hills-era igo ginen igandean Dan gidariaren eta Koko txakurraren pausoen atzetik Iker eta biok (http://www.nevadarambler.info/blog/2006/06/11/painted-hills). Paiuteen lurraldean, berriro. Gailurretik Pyramid Lake, again. Bueltakoan hondar moduko lurra zapalduz etorri ginen bidearen zati handi batean. Kriskitin sugeentzako leku aproposa zela azaldu zigun Dan-ek. Euskaraz ez du beldur handirik ematen, baina ingelesez, bai: rattlesnake. Inguru hauetan ibili ziren euskal artzainen etsai beldurgarrienetakoak omen. Lasai hartzeko esan zigun. Normalean ez dela hilgarria, gihar-ehunek eta nerbioek luzerako kaltea izango luketen arren sugeren batek kosk eginez gero. Sugeen kriskitina entzunez egin nuen handik aurrerako bide osoa.      


1 iruzkin:

  1. Earra panoramika, bai jauna. Koioteak erruz ezker-eskubi ala? :)) Portzierto, Kurtney Lovek (Nirvanako kantari zenaren alargunak)... horrek bai bista zorrotza. Malaysiako hegazkina aurkitu ez dik ba foto honetan... http://bit.ly/PPn1Fr

    ErantzunEzabatu