2014(e)ko apirilaren 28(a), astelehena

Tabernarik zaharrena

Nevadako tabernarik zaharrena omen denean hartu genuen atzo amber ale bana Patxik eta biok, Carson bailararen inguruetan lau orduko ibilaldia egin ondoren. Urre sukarraren beroan sortu zuten herria, Genoa, 1851n. Diotenez, Nevadako herririk zaharrena; alegia, zuriek orain Nevada denaren mugen barruan ezarritako lehen kokagunea. Handik bi urtera, bazuten taberna. Handik hamalau urtera, kanposantua. Eta denda/taberna hura, orduan Livingstone's Exchange, Genoa Bar da orain. Aspaldian berritu gabea, zahar ukitu benetakoa du. Turistentzako amuak gorabehera (Jesse Jamesen afixa zaharrak eta abar), badu xarma txokoak.  


2 iruzkin:

  1. Taberna hiria sortu aurretik? Ez al duk 1851ean izango? Bestela JesseJames baino Elvisagoa izango huke.

    Zenbat whiskeylari eta burruka jasan behar izan ote dizkik bertako posaderoak...

    ErantzunEzabatu
  2. Of course, 1851, bai. Zuzendua. Eskerrik asko,

    ErantzunEzabatu