Gaur jakin dut Nevada iparraldeko kasinorik handiena ez dela any more euskaldunona. Orozkotarren seme amerikano John Ascuagak eraikitako inperioa, John Ascuaga's Nugget, saldu egin dute oinordekoek. http://www.rgj.com/article/20140123/ENT/301230007/Casino-news-New-Nugget-owners-eager-implement-positive-changes. Ez da kasino hutsa. Txanpon makina, poker mahai, blackjack tapete eta erruleta mordoa ez ezik, barruan dozena bat jatetxe, taberna mordoska, ehunka hotel logela, kontzertu leku, konbentzio areto eta ez dakit zenbat zerbitzu gehiago eskaintzen dituen azpiegitura erraldoia da. Jabe berriak berrikuntza lanak hasi ditu eta, breaking news, igande honetan bertan (kasino barruko) Orozko euskal jatetxea itxi egingo dute. http://www.ktvn.com/story/24694594/restaurante-orozko-inside-sparks-nugget-to-close-sundayBi euskal jatetxe gelditzen zaizkigu Renon: Santa Fe eta, gure faboritoa, Louis Basque Corner.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina