Oesteko lehen tren lapurreta handia gu geunden lekuan gertatu zela, alegia, 1870ean. Lapurreta hari buruzko pelikulen bila hasi naiz, gero, Interneten. Hauxe topatu dut. 1903an egina, historiako lehen westerna omen. Ez dut inon irakurri Verdiko lapurretan oinarritua dagoenik. Baina, nik, baietz esango nuke.
Lehendik ere izana naiz Nevadan, baina 2014ko hau izango dut azken egonaldi luzea. Idaztekotan motzean idazteko asmoa dudalako aukeratu dut izenburu hau. Testu luzerik topatuz gero, eskatu erreklamazio orria.
2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea
Pelikula batean bezala
Goizero bezala irratia hizketan hasi zaidanean, NPR kate publikotik, aspaldian Estatu Batuetan bizi den musikari alemaniarrari elkarrizketa egiten ari zitzaien. Ameriketako bizimodura ohitu al den galdetu diote. "Europarrok ez gara sekula ohitzen. Ameriketan bizi den europarra pelikula baten barruan sentitzen da beti". Arrazoi. Gaur bizikletan Verdi herrira joan-etorria egin dugu Joseba Agirreazkuenaga eta biok, Truckee ibaiaren ertzean barrena. Trenbide ondoan, hauxe irakurri dugu.
Oesteko lehen tren lapurreta handia gu geunden lekuan gertatu zela, alegia, 1870ean. Lapurreta hari buruzko pelikulen bila hasi naiz, gero, Interneten. Hauxe topatu dut. 1903an egina, historiako lehen westerna omen. Ez dut inon irakurri Verdiko lapurretan oinarritua dagoenik. Baina, nik, baietz esango nuke.
Oesteko lehen tren lapurreta handia gu geunden lekuan gertatu zela, alegia, 1870ean. Lapurreta hari buruzko pelikulen bila hasi naiz, gero, Interneten. Hauxe topatu dut. 1903an egina, historiako lehen westerna omen. Ez dut inon irakurri Verdiko lapurretan oinarritua dagoenik. Baina, nik, baietz esango nuke.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Jode Imnl, eman goraintziak gure garai bateko maisuari, Agirreazkuenagak behinola jarritako notakin emozionauta jarraitzeiat 30(!!!) urte eta gero. ;)
ErantzunEzabatuNiri, aldiz, karrerako nire suspenso bakarretakoa jarri zitxian. Baina ezin ezer leporatu, ez nituan-eta aurkeztu, Londresen egonaldi luzea eginda itzuli berritan (uste diat). Portzierto, duda zeukat (eta bera ere ez duk ondo akordatzen): laugarren mailan izan huen gure irakasle, ezta?
ErantzunEzabatu