Atxagatarrak ere bizi izan ziren etxean egin nituen 2011ko lehen hilabeteak, College Driven, Nevadako Egunetan deskribatzen duen etxean hain zuzen, baina Tinaenean hartu dut ostatu ondorengo egonaldietan, eta bertan nago orain ere. College Driveko etxean bezala, euskal letretako izen ezagunak bizi izan dira Robinson Courtekoan ere: Inigo Astiz aspaldi bizi izan zen hemen (the pioneer), Esti Ezkerrak urteak egin zituen nire aurretik (the settler) eta Ainara Gorostizuk bi bisita labur egin zituen 2012n, San Franciscotik joan-etorria eginda (the visiter). Estatistiketan sinetsiko balu, euskaldun guztiak kazetariak garela pentsatuko luke Tina landlady renotarrak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina