Konturatuko zineten: zerua beti urdin ageri da nire argazkietan. Ez dago tranparik. Zuek uholdeen beldur zareten bitartean, hemen lehorte latza, baina eguraldi atsegina. Bi aste hemen, eta egunero-egunero izotz ondoko eguzkia. Rancho San Rafael parkean paseatzeko eta, eguerdi-arratsalde partean, laku ertzean jertse hutsik eserialdia egiteko moduko eguraldi goxoa egin digu egunotan. Hauxe, Renoko malekoia. Poesia irakurtzeko leku aparta: hain zuzen, The Baader-Meinhof Group (by Stefan Aust) irakurtzen aritu naiz ni.
Baina kito. Bihar edo etzi euria edo elurra omen dator. Lurrak eskertuko du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina