Elkarrizketak egiten eta transkribatzen egin dut joan den urtea Euskal Herrian, ikertzen ari naizen gaiari buruzko liburu eta agiri mordoska irakurtzearekin bat. Elkarrizketa guztiak transkribatuta ekarri ditut, azkena salbu, Adela Asua Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko lehendakariordeari Gabonetan egindakoa hain zuzen. Done. Hau ere transkribatuta.
Hogeita hamar elkarrizketatik gora eginda, milioi bat karakterretik gora transkribatuta, material gordina behintzat prest dut ETAren jardun armatuaren bukaerari buruz idatzi beharrekoa idazteko. Lehen lerroa gaur idatzi dut word-eko orri zurian: "I was sitting in my office in Reno when I received an email from Martxelo Otamendi, the editor of the newspaper Berria,,,". Ez zait ezer falta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina