2014(e)ko otsailaren 2(a), igandea

Ez ahaztu kanperak

Inoiz Elkora Cowboy Poetry Gathering-era joaten bazara, ez ahaztu zure bota kanperak, alkondara koadroduna eta cowboy/cowgirl kapela, Zarauzko euskal jaian kaleko jantzian bezala sentitu nahi ez baduzu. Pentsa, Elkoko fiskal laguntzaileak kontuak eskatu zizkidan, edo barre egin zidan aurpegira, edo biak, Sara Sweatwaterren etxeko festa pribatura zapatilekin joan nintzelako.

Merezi zuen Elkoraino joatea (eta Superbowla galtzea, by the way). Western pelikuletan baino irauten ez zuela uste nuen giroa topatu dugu, nortalgia ukitu handiarekin (old times, haiek bai ederrak...), kutsu kontserbadoreko edukiak nagusi (zaldiak, pistolak, rodeoak, ganadua, tradizioa, rifleak). Kontalari dira gehiago, poeta baino. Umore printzekin, gehienetan. Jendetza erakartzen dute errezitaldietara. Punta-puntakoak, Paul Zarzysky eta (http://www.paulzarzyski.com), profesionalak omen. Edukiengatik, gaizto jarrita, Txomin Agirre gogorarazi didate pixka bat; arrakastagatik, bertsolariak.



Flashik gabeko Ipod honekin ez dut errezitaldien argazki txukunik ateratzerik izan. Country musika saio ugarietako bat, irudian.

4 iruzkin:

  1. Eusko-amerikanoek parte hartzen dute daude subkultura honetan? Bestalde, Sara Sweatwater zein den ez dakit, baina izen horrekin inbidia ematen duzu haren party pribatu batean egon bazara...

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Abizenak erakarrita, Carolyn Dufurrenak parte hartzen zuen errezitaldia ikustera joan nintzen. Senar euskal-amerikarrari hartua du abizena, Kings River-en arrantxoa dute, Nevada iparraldean, Oregonekin mugan. Han inguruko Polizia departamendukoek eskola umeekin egindako jardunaldi baten kontakizuna egin zigun. Ze ona Polizia, ze egokia arrantxoetako seme-alabek suzko armei buruzko ezagutza txikitatik izatea. Nik ez nion narrazioari ironiarik harrapatu.

      Sara Sweetwater (ez Sweatwater, sorry) orain dela 30 urte cowboy poesia jaialdiaren lehen edizioaren antolatzailea izan zela esan ziguten bere lagunek, gaur egun meritu ofiziala besteren bati aitortzen omen dioten arren. Txanponaren beste aldea izan zen Saraeneko partya. Giro liberala (zentzu politikoan, terminologia amerikarrean), musikari ugari etxeko egongelan txandaka jotzen, elkotarrak eta gonbidatu pribilegiatu batzuk tertulian... Luxua. Han ere bazen euskal-amerikarrik. Gretchen-en bidez iritsi ginen, hain zuzen, festara: jatorri euskal-alemanekoa, Gorka Aulestiari English-Basque hiztegiarekin asko lagundu ziola kontatu zigun, besteak beste.

      Ezabatu
  2. Imanol, flashik gabe ere itxuroso atera duk argazkia motel, koiotea ere argixeago ikusteko horrelaxe jantzi beharrekoa huen, bakero kapelu handi batekin. ;))

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Musika aretoa egokiagoa huen argazkiak ateratzeko, bai, errezitaldi aretoak baino. Hurrengo erronka, beraz, koioteari kapela jartzea. Nere kontu.

      Ezabatu