Maskuria hustera zihoala adierazteko, "gizon batengana zaldi bati buruz hitz egitera" zihoala esan zidan lehengoan Mikek: "I have to see a man about a horse". Egin behar zuena egitera zihoala adierazteko eufemismoa omen. Danek gero azaldu didanez, eufemismoak komunerako bakarrik ez baizik eta inori azalpenik eman gabe une batez desagertu nahi duzunerako balio du. Egiaztatu dut: ez didate gezurrik esan. http://en.wiktionary.org/wiki/see_a_man_about_a_horse
Kontua da zaldirik gabeko cowboya baino mugatuago dagoela Renon kotxerik gabeko bizilaguna. Nacho mexikarrarengana behin baino gehiagotan joan behar izan dut zaldiari buruz hitz egitera. Azkenean, hemen da.
Kasualidadea, autogile aleman horrek berak kanpaina jarri dik orain martxan Polo modeloaren inguruan, zaldia baino hobea dela eta... koadrillan Poloa ez baina zaldia erosi duena leku txarrean geratzen duk. Spot hori ikusita alaba zaldizalea amorratu zidatek galanki: badagoela zaldia eta autoa, biak izatea ta, "de ke ban"...
ErantzunEzabatuhttp://bit.ly/1fcZHsY
Hara. Ez nian ezagutzen iragarkia. Tira, hobeto esanda, ez diat ezagutzen kotxe iragarkirik. Ez kotxe markarik. Nirea berde metalizatua dela baino ez zekiat.
ErantzunEzabatuKe buga, tio. Horrekin mendebalde-ekialde zeharkaldia aise!!
ErantzunEzabatu