Mount Davidson konkistatu dugu gaur, Virginia Citytik abiatuta. Mendebaldeko hiri garrantzitsuenetakoa izan zen Virginia City urrearen eta zilarraren aroan, Reno bidegurutze bat besterik ez zenean. Gaur egun, igandetan cowboy eta cowgirl arropak janzten dituzte bertakoek, bisitarien pozerako. Virginia Cityko egunkarian kronikak idatziz ekin zion idazle karrerari Mark Twainek. Mendi buelta egin ondoren irakurri dudanez, Roughing It narrazio erdi-autobiografikoan kontatzen du Virginia Citytik Davidson gailurreko masta nola ikusten zuen. Nahi gabe bada ere, Twainek duela ia mendi eta erdi aipatutako mastaren zati baten irudia ere hartu dugu, Irailaren 11n hildakoen omenezko homemade oroigarriaren irudia hartzean.
Eta hemen Virginia City, ez osorik, Mount Davison-en gailurretik ikusita.
Imanol, eguraldi ederrarekin ingurko mountain guztiak konkistatzen ari haiz! Hemen iaz etorri hintzenean bezala, euria hasi dik. Iaz bezala ekainera arte ez dezala segidan egin espero diagu. Gure mountainak oraingoz bakean utziko ditiagu.
ErantzunEzabatuAterpean ere ibiltzen gaituk, ez pentsa. Little Waldorf, Java Jungle, Davidson Destillery, The Imperial... Taberna faboritoetan garagardo faboritoak hartzeko beta ere hartu diagu, Mikel, baina kontu horiek blogean ez ditek hain ondo ematen ;-)
Ezabatu